Feeds:
Entradas
Comentarios

IKT-k hezkuntzan hasnarketa talde lana

http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_horizontal_w.php?id_actividad=2706&id_pagina=1

Aurrezagutzak1

MAPA KONTZEPTUALA

EZ  DUT  HORRELAKO  JOSTAILURIK  NAHI

Gure Lurra jolas-toki bihurtu dugu; batzuen eta besteen  jolas-toki handi-handia, norberaren jolas-tokia. Haurrak zaintzen gabiltzala nahastu egiten gara, umeak bezala portatzen gara. Zaila egiten zaigu gure jolas-tokian bereiztea jokatu beharreko papera: Izaten dugun jarrera seme-alabekin etxean, autoarekin laneko bidean, zer ekoizten dugun axolarik izan gabe lantokian, mundua konpondu nahirik koadrilan, elkartean, udaletxean edo batek daki, beharbada parlamentuan. Beti ere, umeak bezala, berekoiak, izatera jolastea gustukoa dugu.

            Badugu egun bat  non opariak edozein modukoak izanda ere justifikatuak dauden; orduan, gaizki egokitutako opariak banatzen dira: sei bat urteko semeari 400 euroko trena, bi urte gazteagoa den alabari bostehun piezatako puzzlea edo. “Aita, ama ezin dut kaxa handi honekin, ireki mesedez! Nola muntatuko dut trenbidea? Pieza asko ditu, tokia behar dut, Anek ez dit tokia uzten, sukalde osoa beharko dugu ia-ia, zein zaila den ama, eta etxetxo hau, zubia, tunela, semaforo itxurako farola hau, nola, non jarriko dugu? Lokomotora eta bagoiak ditu aita, lotu beharko dira…”. Umea azkenekoz jolasten jartzen da, ez du nahi arrebak molestatzea, gutxiago eskuak sartzea bihurgunean lokomotora bidetik atera denean, abiadurarengatik akaso.

            Ikusi du dena, laster aspertu da, jasoko duen edo ez, hor geratu da duda batean, nola eta nondik hasi ere, ez da horretarako konbentzituta ikusten. Azkenea, jaso egiten da; bai, jasota bukatzen duela esan dut; nork jasotzen du? Beharbada denbora askorako etxeko armairu batean gordeta. Berriz ez da inoiz berria izango; zenbat ordaindu den imajinatzea ere ezinezkoa egin zaio Joni, etxean diru falta ez dag antza; jostailuarekin zenbat ume jolas daitezkeen Jonek badaki, gutxi, bera bakarrik igual; zer toki puska behar izan duten etxekoek dena martxan jartzeko, sukalde osoa; arrebari puzzlearekin jolasteko tokia ere apenas geratu zaion.

            Horrelako jostailurik nik ez dut etxean nahi. Haurraren irribarreak ez du edozein jostailu justifikatzen, edozein produktu ekoiztea ez da justifikatzen lana izatearen aitzakiaz; gutxitan erabiltzea  eta horietan normalki bakarra izatea gozatuko duena ez du familiaren partaideen arteko jolasa sozializatzen. Zenbatek erabiliko dute tren azkar horren zerbitzua? Sukaldeko zoru guztia bereganatzea ere ez da bidezkoa. Arreba gaixoa.  Ez al du ditxosozko tren horrek hiriburuen eta herri txikien  arteko desoreka sortuko? Bati sekulako trena, eta garestia, gainera; besteari, aldiz, konpartitu daitekeen  jostailua, eta moduan, gainera; zein gaizki bananduak izango diren zergak, produkzioa eta zerbitzuak, stopen arabera, trenarenak, alegia; horrela ezin dira inolaz ere komunitate familiarren arteko jolas-sasoiak orekatu eta konpondu, tokiz-tokiko garraio eta trafikoko arazoak ez ditu Abiadura Handiko Tren  horrek konponduko. Nik ez dut horrelakorik nahi, horretarako ez dut umea izan nahi.

Josemari